«EUSKAL HERRIKO INHAUTERIAK» JULEN URTASUN ARGAZKI LEHIAKETAREN BIGARREN EDIZIOA


OINARRIAK:

1.-PARTEHARTZAILEAK
Argazki lehiaketa honetan argazkilari  amateur zein profesional guztiek har dezakete parte.

2.-GAIA “Euskal Herriko Ihauteriak”
Euskalerriko edozein herri zein auzoan, inhauterien harira antolatzen diren ihardueretan  ateratako argazki guztiak onartzen dira.
“Txantrea sari berezia”-n ordea, Txantrean 2015ean ospatzen diren inhauterietan hartutako argazkiak onartzen dira soilik.

3.-ARGAZKIEN AURKEZPENA
Argazkiak korreo bidez bidali ahal izango dira, gutunazal itxi eta babestu batean, edota eskuz entregatu AUZOTEGI KULTUR ETXEAN, Etxarri Aranatz kalea z/g, 31015 TXANTREA, IRUÑA
- FORMATUA Originalak eta argitaratu gabeak izango dira aurkeztutako argazkiak.
Argazki paperan aurkeztuko dira, formatu digitalean (CD edota DVD) kopia batekin.
- TAMAINA   Papera: 20x30 zm.
                            Formatu digitalean dagoen kopia: Tiff 20x30zm 300ppp
- TEKNIKAK Txuri beltzean zein kolorez egindako argazkiak onartzen dira. Ajuste txikiak onartzen dira, beti ere argazkia errealitatetik asko hurruntzen ez badute.
- IDENTIFIKAZIOA Gutunazal itxi batean aurkeztuko dira. Honen barruan argazkiak sartuko dira, inolako marka zein soporterik gabe, CD edo DVDa artxibo digitalekin. Gutunazal handiaren barruan gutunazal itxi bat sartuko da, egilearen izen abizenekin, email-a eta kontaktu telefonoarekin.
- ARGAZKI KOPURUA. Nahi diren argazki guztiak aurkeztu ahal izango dira.
-EPEA: Argazkiak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 27an amaituko da, OSTIRALA, arratsaldeko bederatziretan.

4.-SARIAK
                  ARGAZKI ONENAREN SARIA: 400 euro
            BIGARREN SARIA: 100 euro
            TXANTREA SARI BEREZIA: 200 euro 2015ean Txantreako inhauterietan hartutako argazki onenarentzat.

Egile bakoitzak sari bakarra jasoko du  nahiz eta hainbat lan hautatu izan ahal dira

5.-EPAIMAHIA
Epaimahia Antolakuntzak erabakitako 3 pertsonek osatuko dute. Hauek argazki zein artearen munduarekin erlazioa izango dute.
Epaimahiaren erabakia betierekoa izango da eta oinarri hauek irakurri ostean sortzen diren zalantzak argitzeko gai izango da. Horrela erabakitzen badu, sari guztiak ez banatzeko aukera izango du epaimahiak. Erakusketarako argazkiak hautatuko ditu ere.
                 
6.-ERABAKIA
                  Erabakia 2015eko apirilaren alean plazaratuko da Txantrean Auzolan aldizkarian, baita komunikabide honen blogean ere

7.-SARI BANAKETA
                  Sari banaketa 2015eko apirilaren 17an izango da, Kaskailueta elkartean, arratsaldeko 20,30etan

8-DATUEN BABESA
15/1999 Lege Organikoa betetzearren, parte-hartzaileen datuak fitxero batean gorde eta soilik lehiaketa honen antolakuntzarako erabiliak izango dira.
9.-ARGAZKIEN ITZULERA
                  OBRA SARITUAK Antolakuntza obra sarituekin geratuko da, erabakitzen den erabilpen publikoa egiteko aukerarekin, beti ere egilearen izena aipatuz eta jabetza intelektual zein morala errespetatuz. Argazki irabazlea 2015eko auzoko egutegian sartu ahalko da. Txantrea sari berezia eskuratzen duen argazkia 2016ko auzoaren egutegian argitaratu izan dezake antolakuntzak.
OBRA EZ SARITUAK. Behin lehiaketa eta erakusketa amaituta argazkiak Auzotegi Kultur Etxean jaso ahalko dira. Antolakuntzak korreo elektroniko bidez epeak plazaratuko ditu. Artxibo digitala ez da itzulia izango.
10.-BESTELAKO ARAUAK
- Epaimahiak obra batzuk hautatuko ditu Auzotegin edo beste leku batean erakusketak antolatzeko.
-Egileek onartzen dute Antolakuntzak euren argazkiak erreproduzitu, erakutsi edo publikatzea, beti ere egilearen izena aipatuz.
-Egileen ardura da argazkietan hirugarren pertsonen eskubideak edota irudi eskubideak ez egotea.
-Soilik irudi originalak onartzen dira, hau da, zuzenean egileak hartutakoak.
- Ohorea, intimitatea edota argazkian agertzen diren pertsonen irudia zauritzen duten argazkiak zuzenean baztertuak izango dira.
- Antolakuntza ez da arduratuko argazkiak galdu edota gaizki heltzeaz.
- Oinarri hauek betetzen ez dituzten argazkiak baztertuak izango dira zuzenean.
- Lehiaketa honetan izena emateak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

           Antolatzen du:           LAN TALDEA
            Laguntzen dute:         Julenren Lagunak
                                               Kaskallueta Elkartea
                                               Peña Armonía Txantreana
                                               Txantrea Auzolan Kultur Elkartea
                                               Txirudi Sormen Tailerra









No hay comentarios:

Publicar un comentario