jueves, 2 de enero de 2014

TXANTREAKO IHAUTERIAK 2014 “JULEN URTASUN” LEHEN ARGAZKI LEHIAKETA

OINARRIAK
 
1.-PARTE-HARTZAILEAK Lehiaketa honetan argazkilari profesional zein amateur guztiek hartu dezakete parte.
2.-GAIA “Txantreako ihauteriak 2014.”
2014ko ihauteriekin lotuta auzoan antolatzen den edozein ekitaldiren argazkiak onartuak izango dira.
3.-ARGAZKIEN AURKEZPENA
Argazkiak korreo bidez bidali ahal dira, gutunazal itxi batean, edo eskuz entregatu AUZOTEGI KULTUR ETXEAn, Etxarri Aranatz kalea z/g, 31015 Txantrea, Iruñea
- FORMATUA Originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira.
Paperean eta formatu digitalean (CD edo DVD)
- TAMAINA Papera: 20x30 zms.
Digitala: Tiff formatuan 20x30 eta 300 ppp
- TEKNIKAK Txuri beltzean edo kolorezko irudiak onartzen dira. Ajuste txikiak onartuak izango dira (argiztapena, kontrastea, mozketak…) beti ere errealitatearekiko argazkia asko aldentzen ez badute.
- IDENTIFIKAZIOA. Gutunazal itxi bat aurkeztu behar da. Bere barruan irudiak paperean egon behar dira (inolako euskarririk gabe) , CD edo DVDa artxibo digitalekin eta gutunazal itxi bat parte-hartzailearen datuekin (izen abizenak, email-a, teléfono zenbakia)
- ARGAZKI KOPURUA. Nahi bezain argazki guztiak aurkeztu ahal dira
-ARGAZKIEN ONARPENA: Epea 2014ko martxoaren 10ean amaituko da, 21:00etan
4.-SARIAK
ARGAZKI ONENAREN SARIA: 250 euro
Accesit: Hiru accésit emango dira
Ona tabernan bi pertsonentzako almuerzoa
Txorimalo tabernan bi pertsonentzako bazkaria
10x15 tamainiko 50 argazkien kopia Foto Estudio Avenida dendan
5.-EPAIMAHIA
Epaimahia hurrengo pertsonek osatuko dute:
Julenen koadrilako persona bat, lehiaketa honen antolatzailea.
Txirudi Sormen Taillerra taldeko bi ordezkari.
Julenen familiak hautatutako persona bat
Foto Estudio Avenida dendak hautatutako persona bat
Epaimahiaren erabakia betierekoa izango da. Horrela erabakitzen badu, sari guztiak ez banatzeko aukera du epaimahiak. Erakusketarako argazkiak hautatuko ditu ere epaimahi honek.
6.-ERABAKIA
Txantrean Auzolan-en blogean argitaratuko da eta aldizkariaren apirileko alean.
7.-DATUEN BABESA
15/1999 Lege Organikoa betetzearren, parte-hartzaileen datuak fitxero batean gorde eta soilik lehiaketa honen antolakuntzarako erabiliak izango dira.
8.-ARGAZKIEN ITZULERA
OBRA SARITUAK Antolakuntza obra sarituekin geratuko da, erabakitzen den erabilpen publikoa egiteko aukerarekin, beti ere egilearen izena aipatuz eta jabetza intelektual zein morala errespetatuz. Argazki irabazlea 2015eko auzoko egutegian sartu ahalko da.
OBRA EZ SARITUAK. Behin lehiaketa eta erakusketa amaituta argazkiak Auzotegi Kultur Etxean jaso ahalko dira. Antolakuntzak korreo elektroniko bidez epeak plazaratuko ditu. Artxbo dijitala ez da itzulia izango.
10.-BESTELAKO ARAUAK
- Epaimahiak obra batzuk hautatuko ditu Auzotegin edo beste leku batean erakusketak antolatzeko.
-Egileek onartzen dute Antolakuntzak euren argazkiak erreproduzitu, erakutsi edo publikatzea, beti ere egilearen izena aipatuz.
-Egileen ardura da argazkietan hirugarren pertsonen eskubideak edota irudi eskubideak ez egotea.
-Soilik irudi originalak onartzen dira, hau da, zuzenean egileak hartutakoak.
- Ohorea, intimitatea edota argazkian agertzen diren pertsonen irudia zauritzen duten argazkiak zuzenean baztertuak izango dira.
- Antolakuntza ez da arduratuko argazkiak galdu edota gaizki heltzeaz.
- Oinarri hauek betetzen ez dituzten argazkiak baztertuak izango dira zuzenean.
- Lehiaketa honetan izena emateak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario